40 Laranjazko krepeak

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko aza. 22a, 16:10

San Isidro jatetxea (Derio)
Osagaiak:
    60 gr irin
    30 gr gurin (likidoa)
    1/2 edalontzi esne
    arrautza bat
    gatza
    glass azukrea
    laranjazko marmelada
    txokolatezko izozkia
Prestatzeko era:
    Gurin likidoa, irina, esnea, gatza eta arrautza ontzi batean nahastuko ditugu. Gero, nahasketa hori iragazi egingo dugu.
    Zartagin bat sutan jarri eta gurin pixka batekin igurtziko dugu. Ondoren, nahasketa bota eta tortila meheak balira bezala egingo ditugu krepeak. Hori bai, alde bietatik frijituko ditugu.
    Hoztu eta gero laranjazko marmeladaz beteko ditugu, zapi itxura emanez. Azkenean, plater bakoitzean krepe bana zerbitzatuko dugu glass azukreaz eta txokolatezko izozkiaz lagunduta.
(Aikor! 19) 2003ko iraila

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).