Osagaiak 4 lagunentzat:   - oilasko handi bat   - basokada bat koñak edo ardo zuri   - 100 gr. urdaiazpiko egosi   - 2 tomate handi   - tipula handi bat   - 2 berakatz atal   - 2 piper (berdea eta gorria)   - koilarakada handi bat olio   - gurin bolatxo bat   - gatza   - piper zuri xehatua | |
    Oilaskoa zatitu eta gatza eman ondoren, kazola batean gurina eta olioa jarri eta oilasko zatiak bertan frijitu, gorritu arte. Ur apur bat eta koñaka edo ardo zuria bota eta ordu erdi bat egosten eduki, oilaskoa samurtu arte; eginda dagoenean geroko gorde.     Zartagin batean tipulak, berakatzak, tomate zurituak (hazi barik), piper-xerrak (hazi barik, jamoia (zati txiki eginda) eta piper zuria nahastu. Egiten eduki samurtu arte.     Azpil batean lehen gorde ditugun oilasko zatiak ipini eta gainera bota zartaginean egindako nahaskina; jakiak mahairako prest ditugu. |