| Osagaiak (4 pertsonarentzat):     - 1 kg. Indaba gorrie     - 100 gr. urdaia     - Txorizo bi     - Piper txorizero bi     - Porru bat     - Kinpula bat     - Zanahori bat     - Patata bat | ![]() |
| Â Â Â Â Â Â Lehenengo eta behin bezperan indabak garbitu eta uretan ipini beratzen. Â Â Â Â Â Â Ur berarekin, indabak egosten ipini txorizoa eta urdaiagaz. Irikiten hasten danean, porrue, kinpula herida eta zanahoria txiki-txiki eginda bota eta piper txorizero biek osorik. Ordu bete erikiten egon eta gero patata bota zatituta eta sarten baten 4 edo 5 koilarakada oliba olio ipini eta beste kinpula erdia, hau ere txiki-txiki eginda. Kinpula frijitzen denean bota indabatara. Azkenean gatza egin. Â Â Â Â Â Â Ur behiago behar izanez gero, ur hotza bota. Â Â Â Â Â Â Irikiten ordu bitan eduki, gitxi gora behera. Â Â Â Â Â Â Osagai gehiago be hartzen ditu indaba lapikoak: odolosteak, saiheskia, txorizoa. Holan gura izanez gero honek osagaiok aparte egosi eta indabakaz batera jan. | |
