13 Legatz buztanak, Errota erara beteak

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko aza. 6a, 02:00

Maria Luisa Zarate (ARTEA ERROTA)

  Osagaiak (4 lagunentzat):
- 4 legatz-buztan
- 12 otarrainxka edo langostino
- 6 onddo, osorik
- kilo 1 perretxiko
Bechamelaren
     osagaiak:

- 100 gr. gurin
- 100 gr. irin
- litro bat esne
- gatza
Prestatzeko modua
      Otarrainxkak salteatu egingo ditugu. Onddoak eta perretxikoak bechamelarekin loditu, eta ondoren buztanak beteko ditugu orearekin.
      Buztanak 15 minutuan edukiko ditugu labean.
      Bechamela prestatzeko, lehenengo eta behin gurina sartagin batetan urtzen ipini. Urtuta dagoenean irina eta gatz pixka bat bota eta aurretik berotutako esnearekin nahastu loditu arte.

Aurkezteko modua
      Patatekin eta sasoiko barazki salteatuekin txukunduko dugu.
(Aikor! 5) 2002ko maiatza

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).