16 Lentejak

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko aza. 8a, 00:00

Mari Tere Onaindia

Osagaiak (4 lagunentzat):
    - 400 gr lenteja
    - Oliba olioa
    - Gatza
    - Berakatza
    - Kinpula bat
    - Porrua
    - Zanahoria
Prestatzeko modua
      Lentejak garbitu eta ipini beratuten bezperan. Ur beragaz egosten ipini, olio apur bat botata.
      Olioa, berakatz atal bi, kinpula txiki bat, zanahori bi eta porru bat, danak txiki-txiki eginda, aparte ipini eta prijidu.
      Hau eginda dagoenean pasatu txinoagaz eta bota lentejari; hau 10 minutuan irikiten egon eta gero gatza bota. Irikiten euki astiro, 45 minutuan gitxi gora behera.
(Aikor! 7) 2002ko uztaila