Osagaiak (4 lagunentzat):     16 antxoa     3 berakatz ata     perrexil adartxo bat     ardo olioa     1º-eko oliba olio birjina     gatza | ||
Prestatzeko modua   -Antxoa tamaina jakin bat aukeratzea komeni da. Hobe da, beraz, txikia ez bada; ahal dela, erdikoa edo handia.   -Dendatik ekarri eta berehala garbitu behar dira.   -Kutxilo zorrotz bat erabilita, antxoa bakoitza hartu, eta, erditik ebakita, xerra bi egingo ditugu.   -Kutxiloarekin hegalaren zati bat kenduko diogu,xerrak itxura ederragoa edukitzeko.   -Behin garbituz gero, ontzi edo kazola batean sartu, eta txorroko ur hotzaren azpian eduki behar dira, harik eta ura guztiz garbi jausi arte.   -Itsasoko gatza duen ura bota behar da antxoak tapatu arte, eta horrela 10 minutuan edukiko dira, zikinkeria guztia aterarazteko.   -10 minutu igaro ostean, txorro azpian garbituko ditugu, gatza kentzeko.   -Antxoei ardo-olioa botako zaie, harik eta tapatu arte. Ontzia kamaran sartuko da 30 minutuan.   -Ordu erdi igaro ondoren, txorroko ur hotzaren azpian garbituko ditugu antxoak.   -Antxoei 1º-eko olibaolio birjina botako zaie gainetik, denak estali arte.   -Berakatz txikitua gehituko dugu.   -30 minutu igaro ostean jateko moduan egongo dira.   -Kamaran utziz gero, hiru edo lau egunean jateko moduan egongo dira. Aurkezteko modua   Antxoak azpil batean ipiniko dira. Olioa, berakatza eta perrexila nahastu eta gainetik botako ditugu.   Perrexil adarra gainean ipin daiteke, txukunago gelditzeko. |