Osagaiak (4 lagunentzat): - Kilo 1 txipiroi - Kinpula - Zanahorie - Berakatza - Porrue - Oliba olio birjina - Piper berdea - Tomatea | Prestatzeko modua       Lau bat koilarakada oliba olio ipini presiozko kazuela batean. Txikitu kinpula handi bat, hiru berakatz atal, zanahori bi, porru bat (berdea kenduta), piper berde bi eta tomate heldu bat eta ipini bigunduten. Hau apur bat bigunduta dagoenean, bota txipiroiak garbituta. Kazuela itxi eta bost bat minutuan egosten euki.       Atara txipiroiak lurrezko kazuela batera eta bota ogi azal apur bat eta lau tinte sobre (naturala ez badaukazu) berdura artera. Euki hamarminutuan irakiten eta pasatu berdura guztia txinotik txipiroian gainera. Hau guztia euki beste bost bat minutuan irakiten. |