9 Odoloste-pastela potxa-kremaduna

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko ira. 1a, 02:00

Aitor Elicegui / Mikel Barinagarrementeria

Prestatzeko modua
      Lehenengo, indabak egosiko ditugu porruarekin eta azenarioarekin, egosi normal bat balitz bezala. Egosita daudenean, turmixetik pasatuko ditugu, krema fina egiteko. Albo batean utziko dugu. Kalabazina ere krema egingo dugu eta albo batean utziko dugu. Zartagin batean, odolostea xehatuko dugu, kalabazin-krema erantsiko diogu eta dena nahastuko dugu. Bero dagoenean, moldean ipiniko dugu.

Aurkezteko modua
      Plateraren erdian indaba-purea ezarriko dugu, gainean odoloste moldea ipiniko dugu eta apain-apain utziko dugu porru frijituarekin, mahaira ateratzeko prest.


Osagaiak (4 lagunentzat):

1 kg odoloste
3 kg indaba zuri
Porru bat
Azenario bat
4 patata egosi
Kalabazin bat
Tipula bat


(Aikor! 3) 2002ko martxoa

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).