17 Bakailaoa gainerreta berakatz kremarekin

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko aza. 8a, 01:00

Balgerri jatetxea

Osagaiak (4 lagunentzat):

Bizkaitar saltsa egiteko osagaiak
    - 4 bakailao xerra
    - 8 piper txorizero
    - 2 kipula gorri
    - Berakatza
    - Perrexila


Berakatz krema egiteko osagaiak
    - Olioa
    - Berakatzak
    - Arrautzak
    - Perrexil txikitua
Berakatz krema prestatzeko modua
      Berakatz krema maionesa bezala prestatzen da, hau da, osagaiak irabiagailu batekin nahastu eta azkenean perrexil txikitua botatzen da.

Prestatzeko modua
      Bakailaoa plantxan alde bietatik egingo da. Bizkaitar saltsa prest dugula, bakailaoa konfitatuko da bertan. Bakailaoaren gainetik berakatz krema zabaldu eta laban gainerre behar da.
(Aikor! 7) 2002ko uztaila