Prestatzeko modua     Foie-a plantxan edo zartaginean gorrituko dugu. Sagar gailetak hamabost minutuan lehortuko ditugu labean, 120º C-tan. Txerri-hankak xehatu eta saltsa espainiarrarekin loditzen utziko ditugu. Aurkezteko modua     Plateraren hondoan, sehaska bat atonduko dugu txerri-hankekin eta gainetik foie-a zabalduko dugu, nahikoa berotu ondoren. Gainetik saltsa espainiarra, ardo beltzaren erredukzioa eta belarrak ezarriko ditugu, platera txukunduz. Azkenik, sagar gailetak ipiniko ditugu foie-aren gainean. | Osagaiak (4 lagunentzat): - Ahate foie-grasezko 4 tako - 2 txerri hanka, hezurra kenduta - Granny Smith sagarren 8 xafla, almibarretan - erromerodun ardo beltzaren erredukzioa - saltsa espainiarra, urritua - kalabaza-purea, Sechouan piperbeltzarekin. |