41 Berenjena beteak

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko aza. 23a, 00:00

Mari Tere Onaindia
Osagaiak (4 lagunentzat)
    - 4 berenjena
    - Kinpula bat
    - Tomate bi
    - 4 piper berde txiki
    - 200 gr okela pikatu
    - Uruna
    - Esnea
    - Oliba olioa
    - Gatza
Prestatatzeko era
    Erdibitu berenjenea luzetara eta hutsitu. Ipini sartenean kinpulea, piperra, tomatea eta berenjenearen okelea dana txikituta, eta 15 minutuan egiten dagoenean bota okela pikatua eta gatz apur bat eta hau guztia euki beste 20 bat minutuan. Bota koilarakada bi urun eta esnea masa lodi bat lortu arte. Bete berenjenak masa horregaz eta gratinau laban, gaztai rallatua ganera botata.
(Aikor! 20) 2003ko urria