42 Arroz krematsua galeper eta onddoekin

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko aza. 23a, 00:05

Balgerri jatetxea (Zamudio)
Osagaiak
    300 gr. arroz
    4 galeper
    200 gr. onddo
    kipula bat
    2 zati baratxuri
    perrexila
    azenario bat
    edalontzi bete ardo txuri
    olioa
    gatza
    irina
Prestatzeko era
    Gatz-piperztatu eta irinetik pasatu ondoren, galeperrak sueztituko ditugu kazola batean. Gero, barazkiak bota eta erregosiko ditugu su epelean. Galeperrak ondo egosita daudela ziur egoteko, ziztatu egingo ditugu. Era berean, onddoak erregosi eta gorde egingo ditugu.
    Beste alde batetik, arroz krematsua prestatuko dugu. Galeperren saltsa irazi eta arrozari botako diogu, baita galeperrak eta onddoak ere.
(Aikor! 20) 2003ko urria