43 Arrain zopa

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko aza. 23a, 00:10

Mari Tere Onaindia
Osagaiak (4 lagunentzat)
    - Kilo erdi itsas zapo (rape)
    - Itsas zapo buru baten erdia
    - 200 gramo txirla
    - 200 gramo ganba
    - Kinpula bat
    - Tomate bi
    - Ogi azala
    - Porru bat
    - Zanaori bi
    - Oliba olioa
    - Gatza
Prestatzeko era
        Egosi zapoa eta ganbak litro bi uretan 10 minutuan, eta gatza bota. Ipini olioa sartenean, eta kinpula, porrua, zanaori bi eta tomate bi, dana txikituta bota; bigunduta dagoenean, ogi azal zati batzuk bota eta beste 15 bat minutuan egin daitela dana batera. Arraina egosten danean pasatu ura iraztontzitik (koladoretik), eta sartenean egindako ortuariak pasau pasapuretik eta bota saldatara. Arraina txikitu, ganbari azala kendu eta bota saldatara txirlakaz batera. Euki egosten 15 minutuan; zenbat eta denbora gehiago egosten euki gozoago.
(Aikor! 21) 2003ko azaroa

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).