Osagaiak     8 galeper     4 kipula gorri (ertainak)     8 berakatz atal     Pipermin gorri bat     4 koilarakada tomate frijitu     Kopa bat koñak     Baso txiki bat ardo zuri     Gatz lodia     Oliba olioa     Ura | |
Prestatzeko era         Kazuela batean olioa, kipulak, berakatzak eta pipermina (denak txikituta) ipini su txikian erregosten edo frijitzen. Galeperrei gatza bota eta barazkiak erregosten direnean, ipini gainean eta utzi egiten. Noizbehinka buelta eman eta, kolorea hartzen duenean, koñaka bota eta su bizian flanbeatu, alkohol guztia erre arte. Gero ardo zuria eta tomatea gehitu. Minutu bi pasatu ondoren, galeperrak urez estali. Ordubetez su txikian utzi, saltsa eta txoriak egin arte.         Kazuelatik galeperrak atera eta saltsa irabiatu irabiagailuz. Azkenean galeperrei saltsa bota eta zerbitzatu. |