45 Konpota

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko aza. 23a, 00:20

Mari Tere Onaindia
Osagaiak (4 lagunentzat)
    - Kilo bat sagar edo madari
    - Baso bete ur
    - Baso bete ardau
    - 200 gramo milikota-pasa
         (orejoiak)
    - 200 gramo okaran-pasa
    - Kanela palu erdi bat
    - 5 koilarakada azukera
Prestatzeko era
        Zatitu sagarrak edo madariak 4 bat ataletan eta ipini kazuela baten ur, ardau eta kanelagaz. 15 minutuan irikiten euki (su txikian) eta gero bota milikota-pasak eta okaran-pasak. Hau guztiau 15 bat minutuan irikiten dagoenean bota azukera eta euki beste 45 minutuan irikiten. Lar siku geratuten dala ikusten badogu, bota beste ur apur bat.
(Aikor! 22) 2003ko abendua