Osagaiak (4 lagunentzat)     4 bakailao-xerra     oliba olioa     6 berakatz atal     Pipermin bat | |
Prestatzeko era: Â Â Â Â Â Â Â Â Bakailao beratzen utzi behar da 36 orduan, gatza kentzeko (3 edo 4 aldiz aldatu behar zaio ura). Ezkatak eta hezurrak kendu eta sikatu ondo. Lurrezko lapiko batean bota olioa eta jarri surtan. Berakatzak xaflatan moztu eta su epelean frijitu. Gorri daudenean atera eta gorde. Lapikoa ere surtatik atera eta bertan ipini bakailao-xerrak 10 minutuan. Â Â Â Â Â Â Â Â Bakailaoa egosteko erabili den olio apur bat jarri surtan beste lapiko batean. Olioa epel dagoenean ipini bakailaoa (azalaren aldea azpian). Mugitu astiro eta apurka-apurka gehitu beste lapiko batean utzitako olioa, baina mugitzeari utzi barik, emultsioa loditzeko. Eginda dagoenean, berakatzak eta pipermina ipini gainean. |