48 Txakolinezko limonada

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko aza. 23a, 00:40

Mari Tere Onaindia
Osagaiak:
    2 botila txakolin
    20 azukre-koxkor
    Izotz xehatuta
    Gatz lodia
Prestatzeko era:
        Txakolinari azukre-koxkorrak bota eta jarri bonbilla edo garrafa batean, izotz xehatuta eta gatz lodiz inguratuta. Eragin likidoa loditu arte. Koilara handi batez eragin eta, izozkia zakuzko oihal batekin estalita, haizerik ez dagoen leku batean utzi garrapinatu arte. Nahi izanez gero, beste likore batzuk bota daitezke: cava, irasagar-likorea…
(Aikor! 22) 2003ko abendua