47 Baserriko oilaskoak eper saltsan

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko aza. 23a, 00:35

Mari Tere Onaindia
Osagaiak:
    2 oilasko
    Kipula bat
    6 berakatz atal (txikituta)
    2 azenario
    Ozpina, edalontzi txiki bat koñak
    1 k. tomate (zatituta), ezkaia (tomilloa)
    Edalontzi bat olio, gatza, perretxikoak
Prestatzeko era:
        Hartu oilaskoak eta atera izter eta hegoetako mamiak eta bularkiak. Lapiko batean ipiniko dira zatiok, eta haiei gehituko zaizkie kipula, berakatzak, azenarioak, ozpin-tantak, koñaka, tomatea, ezkaia, olioa eta gatz pitin bat. Lapikoa leku freskoan ipini eta bertan egun bi utzi. Denbora hori pasa ondoren, lapikoa surtan jarri eta irakiten utzi. Oilaskoa bigun dagoenean, saltsa irabiatu irabiagailuz. Beste lapiko batean oilasko zatiak ipini eta gainetik bota saltsa.
        Beste alde batetik, perretxikoak frijitu, zatitan ebaki eta lapikora bota. Irakinaldi bat eman eta zerbitzatzeko prest dago.
(Aikor! 22) 2003ko abendua