49 Oilasko-paparra saltsan

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko aza. 23a, 00:50

Mari Tere Onaindia
Osagaiak (4 lagunentzat)
    - 400 gramo papar
    - Uruna
    - Kinpula bat
    - Tomatea
    - Oliba orioa
    - Gatza
    - Patatak
    - Gatza
Prestatzeko era
        Egin gatza paparrari eta prijidu urunetan pasauta. Orio prijidutara kinpulea txitituta bota eta euki gorritu arte. Bota koilarakada bat urun, eragin eta egin daitela apur bat. Gero saldea edo ura eta tomate txorrostada bat bota eta euki irikiten 10 edo 15 minutuan. Pasatu hau dana pasapuretik paparren ganera bota eta euki irikiten beste 5 edo 10 minutuan. Gura izan ezkero, bota patata prijiduak ganera. On egin!
(Aikor! 23) 2004ko urtarrila