Osagaiak     6 barbarin-xerra ertainak         (salmonete)     3 tomate     6 muskuilu     Olioa     Modenako ozpina     Irina     2 patata | |
Prestatzeko era         Barbarinak garbitu ondoren, matxarden bidez hezurrak kenduko dizkiegu. Gero irinetan pasa eta frijitu egingo ditugu. Beste alde batetik, tomateak galdarraztatu, zuritu, dadotan txikitu eta olio, piper eta oregano apur bat erabilita salteatuko ditugu. Ozpin-olioa aparte egin eta muskuiluak (egosi eta txikituta) botako ditugu. Halaber, patatak panadera-erara egingo ditugu. Aurkezteko era         Patatak plateraren erdian eta tomateak goiko aldean kokatuko ditugu. Barbarin xerrak ipini eta muskuiluzko ozpin-olioa botako dugu. |