38 Zainzuriak txangurroz beteta

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko aza. 22a, 15:55

Aramendi jatetxea (Zamudio)
Osagaiak:
    - Zainzuriak
    - Txangurro bat
    - Buia bat
    - Kipula
    - Arrain-zopa
    - Irina
    - Arrautzak
    - Oliba olioa
    - Saltsa holandarra
Saltsa holandarra.
Osagaiak:
    - 20 gr. gurina
    - Hiru arrautzen gorringoak
    - Limoi erdiaren zukua
    - Gatza
Prestatzeko era
    Zartagin batean kipula gorrituko dugu. Gero, txangurro zein buiaren okela eta arrain-zopa botako ditugu. Hozten utziko dugu.
Nahasketa horretaz beteko ditugu zainzuriak eta arrautza-irinetan pasatu ondoren frijituko ditugu. Saltsa holandarrak lagunduta aterako ditugu.
Nola prestatu saltsa holandarra
    Kazola batean gurina urtuko dugu. Sutan jarriko dugu beste kazola bat eta gorringoak harrotuko ditugu. Harrotuz gero, gurina apurka-apurka, eta irabiatzeri utzi gabe, botako dugu. Azkenean, limoiaren zukua gehitu eta gatza botako dugu.
(Aikor! 18) 2003ko uztaila