Osagaiak (6 lagunentzat)     - hiru txekor-masaila         (jelatina ere bai)     - hiru kipula gorri (txikituak)     - lau berakatz-zati     - bi azenario     - porrru bat     - piper berde bat     - tomate heldu bat     - piper txorizero bat     - oliba olioa     - irina     - Errioxako ardo gorria     - barazki-salda edo ura     - gatza     - piperbeltz beltz ehotuta | Prestatzeko era:     Gatzaz eta piperbeltzez ondu eta irinetik pasatu ondoren, txekor-masailak oliotan gorrituko ditugu. Kazuela batean olio apur bat jarri eta barazkiak sueztituko ditugu. Erdi gorrituta daudenean txekor-masailak botako ditugu. Gero ardo litro erdi gehitu eta gutxitzen utziko dugu. Ondoren, salda edo ura botako dugu okela estali arte eta su epeletan izango dugu 60 minutuz, gutxi gora behera.     Aizto batez konprobatuko dugu ea ondo eginda dauden. Horrela bada, kazuelatik aterako ditugu. Halaber, txanotik pasatuko dugu saltsa eta gutxitzen utziko dugu.     Azkenean, txekor-masaila bakoitzetik bi xerra aterako ditugu. Zerbitzatzerakoan saltsa gehituko dugu. Nahi izanez gero, plater hau txanpinoiekin eta entsaladarekin jan daiteke. |