52 Gazta fresko-tarta eztizko izozki eta intxaurrekin

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko abe. 28a, 00:05

Errekaondo jatetxea (Zamudio)
Osagaiak
     Natilla tarrina bat
     Menda orriak
    Txokolatezko kanutiloak

Bizkotxoa egiteko:
     Gazta-moussezko jogurta
     Katilu bat azukre
     Katilu bi irin
     3 arrautza
     koilarakada bat oliba olio

Eztizko izozkia egiteko
    Litro bat esne koilarakada bat azukrerekin
    250 g. ezti
    12 gorringo
    Esne-gaina
Prestatzeko era:
    Bizkotxoa egiteko: Lehengo eta behin, osagai guztiak irabiatuko ditugu. Gurinaz igurtzitako molde batera bota eta su ertainetan labean izango dugu 20 minututan. Ondoren, moldetik aterako dugu.

Izozkia egiteko:
    Esnea eta esne-gaina irakingo ditugu. Sutik atera eta eztia botako diogu. Gorringoak irabiatu, esneari bota eta egosten jarriko dugu hiru minutuz. Ostean, hozten utzi eta izozkailuan sartuko dugu 10 minututan.

Aurkezteko era:
    Platerean natilla jarri, bizkotxo zati bat moztu, gainean intxaurrak ipini eta eztia zipriztinduko diogu. Plateraren albo batean izozkia jarriko dugu, menda orri eta txokolatezko kanutilo bana aldamenean jarrita.


(Aikor! 24) 2004ko otsaila

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).