54 Teilak

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko abe. 28a, 00:15

Zerurena jatetxea (Sondika)
Osagaiak
     100 gramo mantekila pomada
     200 gramo azukre hauts
     200 gramo almendra (100 gramo hauts, eta 100 gramo zatiturik eta labetik pasaturik)
     100 gramo laranja ur
     30 gramo irin
     25 gramo Karpy likorea edo antzekoa
Prestatzeko era
    Mantekila eskuz bigunduko dugu, pomada antzeko testura lortu arte. Azukrea gehitu eta dena nahastatzen jarraituko dugu. Almendra mota biak gehitu eta nahasketa egiten segituko dugu Laranja ura edo zukua bota, eta dena nahastatzen jarraituko dugu. Azkenean,irina eta likorea gehitu eta dena nahasta tuko dugu. Era horretan eginiko oreak ez du izan behar oso likidoa, ezta oso lodia ere.

Labean:
    Aldez aurretik labea berotuko dugu 180 gradutan. Orea hartu, bederatzi zati egin –kafe koilarakadaren antzekoak– eta labe-plakan ipiniko ditugu. Labera sartu eta orea zabalduko da. Gorritzen denean, labetik aterako dugu espatula batekin, eta botila baten gainean ipiniko ditugu teilaren itxura hartzeko. Gozo-gozoak geldituko dira; kafe orduan hartzeko apartak.

(Aikor! 25) 2004ko martxoa

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).