Osagaiak (4 lagunentzat)     - Lasagna egiteko pasta laminak     - Kilo erdi okela pikatua     - Kinpula     - Olioa     - Gatza     - Litro erdi esne     - Mantekila     - Uruna     - Tomate frijitua     - Gazta lontxak | | |
Prestatzeko era     Kazuela baten ipini olio txorrostada bat eta kinpula erdi bat txiki-txiki eginda. Gorritzen danean bota okela pikatua, gatz eta guzti, eta su gitxigaz euki 15 bat minutuan. Gero koilakada bat urun bota, ondo eragin eta esne apur bat ere bota. Eragin dana masa bat egin arte.     Beste alde batetik, bexamela egin ontzi baten: 80 gr. mantekila urtu, 4 koilarakada urun, litro erdi esne eta gatz apur bat; 5 bat minututan irakiten euki. Irakiten dagoen bitartean eragin.     Lasagna laminak ur berotan bigundu eta ipini trapu ziku baten gainean banan-banan ez daitezan pegatu. Hartu rustidera bat tomate frijitu apur bategaz igurtzi. Laminak banan-banan ipini bata bestearen ondoan. Bota okela pikatua ganera eta horren ganean beste lasagna lamina batzuk ipini tomate frijitu apur bategaz. Bexamela bota eta honen gainean gazta lontxak ipini. Labea berotu, sartu eta gratinatu 15 bat minutuan. On egin! | ||