Osagaiak (4 lagunentzat):     Ahuntz-gaztazko 4 medailoi     (bakoitza zentimetro bateko lodierakoa)     Konferentzia madari bi     Kipula txiki bat     20 gr Korintoko mahaspasa     Kopa bat koñak     Dezilitro bat olio     Gatz apur bat         | Prestatzeko era     Madariak zuritu eta zati txikitan ebakiko ditugu. Kipula ere txiki-txiki egin eta konfitatu egingo dugu. Ostean, madariak, mahaspasak eta koñaka gehituko dizkiogu kipulari, konpota egiteko. Gatza ere botako dugu. Konpota 5 minutuan utziko dugu xukadera batean.     Erretilu batean madaria eta ahuntz gaztazko medailoiak ipini ditugu eta 5 minutuan labean sartuko dugu potentzia handian. Atera eta nahi bezala dekoratuko dugu.         |