57 FIDEUA (ez fideoa)

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko abe. 28a, 00:35

Mari Tere Onaindia
Osagaiak
     Kilo erdi fideua
     Kilo erdi muskuilu (mojojoi)
     8 langostino
     6 txipiroi
     Kinpula erdi bat
     Berakatz buru bat
     Piper berde bi
     Piper gorri erdi bat
     Tomate bat, oliba orioa eta gatza
Prestatzeko era
     Bota orioa eta ortuari guztiak txiki-txiki eginda kazuela baten (kinpula, berakatza, piper berdea, piper gorria eta tomatea) eta honegaz batera txipiroiak be txikitu eta bota. Hau guztia biguntzen danean, litro bat ur eta fideua bota eta irakiten hasten danean bota langostinoak.
Muskuiluak lurrunetan zabaldu eta ganera bota. Gatza egin eta 10 minutuan irakiten euki eta gero surtetik atara, tapa ipini eta 20 minutuan jateko prest dago. On egin!
                      
(Aikor! 27) 2004ko maiatza

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).