60 Legatza txangurroz beteta

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko abe. 29a, 00:50

Artea Errota jatetxea (Zamudio)
Osagaiak (4 lagunentzat)
    - Legatz bat
    - Txangurro bat
    - Kipula bat
    - Azenario bi
    - Bexamela
    - Tomatea
Prestatzeko era
     Lehenengo eta behin, 15 minutuan egosiko dugu txangurroa. Gero, okela atera eta kipula eta azenarioekin batera gardostuko dugu (sutan apur bat pasatu). Ondoren, tomate eta bexamelarekin nahastuko dugu.
     Beste alde batetik, legatza garbitu eta hezurrak kenduko dizkiogu. Lau zatitan ebaki eta nahastutako oreaz beteko dugu. Labera 150 gradu zentigradotan sartuko dugu 15 minutuan.
     Azkenik, legatza erretilu batean ipini eta goarnizioarekin zerbitzatuko dugu, esate baterako, patata panaderekin edo barazkiekin. Marinel-saltsa ere botako diogu.
(Aikor! 28) 2004ko ekaina

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).