51 Kremazko Tostadak

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko abe. 28a, 00:00

Mari Tere Onaindia
Osagaiak (4 lagunentzat)
    - Litro bat esne
    - 200 gramo urun
    - 4 arrautza gorringo
    - 6 koilarakada azukera
    - Kanela, paloa eta hautsa
    - Gurin (mantekila) apur bat
Prestatzeko era
    Ipini esnea berotuten su txikian eta bota kanelea, arrautza gorringoa, uruna eta gurin koilarakada bat; eragin gelditu barik eta irakiten hasten danean bota azukerea. Euki 5 bat minutuan irakiten eta eragiten eta bota bandeja zabal batera. Hotzituten danean ebagi kutxiloagaz kuadro formak eginez eta urunetan eta arrautza tan pasau eta prijidu. Nahastau azukerea, bota ganetik kanela hautsa eta... On egin!
(Aikor! 24) 2004ko otsaila

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).