58 Zainzuriak menda, gazta parmesano eta gazitutako antxoekin

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko abe. 29a, 00:40

Gaminiz jatetxea (Zamudio)
Osagaiak (4 lagunentzat)
     40 gr. gazta parmesanoa
     20 gr. almendra xamurra
     8 gazitutako antxoa-solomo
     5 cl. soja likidoa
     cl. 1 Modenako ozpina
     2 gr. gatza Maldom
     Zainzurientzat: 12 gari-zainzuriak, dl. 1 oliba olioa
     Mendazko gelatinarentzat: 40 gr. menda freskoa, dl. 1 ur minerala, gelatina-kola bat
     Laranja-hautsarentzat: 50 gr. laranja-azala, 5gr. sesamo beltza
Prestatzeko era
     Laranja-azala 90 gradu zentigradotan 3 ordutan sikatu eta sesamo beltzarekin batera birrinduko dugu. Zainzuriak zuritu eta azalak zein puntak gordeko ditugu. Banan-banan puntak, begiak eta zentroak galdarraztatuko ditugu 10 segundotan. Gero, azalak urtu eta oliba olioarekin emultsionatuko ditugu. Menda galdarraztatu eta urtuko dugu 2 dl. urina lortzeko. Urina gelatina-kolarekin nahastu eta 2 milimetroko lodierako lamina batean banatuko dugu.
     Beste alde batetik, antxoak garbitu eta zentroak milimetro bat bider milimetro bateko dadotan moztuko ditugu. Puntak soja-zukua egiteko gordeko ditugu.
    Azkenik, ozpina, soja, gatza eta antxoa-puntak irabiatu eta iraziko ditugu.

Aurkezteko era:
     Zainzuriak antxoa-zukuarekin igurtzi, eta 3 zentimetroko luzerako 4 barra bata bestearen ondoan ipiniko ditugu. Ostean, antxoa-dado eta mendazko jelatinarekin maneatuko ditugu. Halaber, zainzurien gainean almendra eta gazta parmesanoa birrinduko ditugu. Zainzurien ondoan laranja eta sesamozko linea bat jarriko dugu.
(Aikor! 27) 2004ko maiatza