Osagaiak     3 arrautza     200 gramo gurin (mantekilla)     175 gramo azukera     200 gramo urun     Reposteriako txokolate tableta bat (200 gr)     Legamia (lebadura) koilarakada bat | |
Prestatzeko era     Ontzi baten gurina urtu eta txokolate tabletea bota, hori be urtu arte. Ontzi horretara arrautza gorringoak bota eta nahastau. Gero bota azukerea, uruna eta legamia, eta ondo nahastau. Beste alde batetik, arrautza zuringoak edur-punturaino harrotu, gatz apur bat egin eta nahastau astiro-astiro beste guztiagaz. Molde bat gurinez untau eta urun apur bategaz pasau. Gero bota masa guztia moldera, labara sartzeko. Labea bero dagoanean sartu eta 45 minutu edo ordu bete inguru euki, 175 edo 180 gradutan, eta... On egin! |