61 Txahalaren hegala laban erreta

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko abe. 29a, 01:00

Mari Tere Onaindia
Osagaiak (4 pertsonentzat)
    - Kilo bat hegal (falda)
    - Kinpula bat
    - Zanahori bi
    - 3 berakatz-atal
    - Tomate bat
    - Baso erdi ardao zuri
    - Oliba orioa, gatza
Prestatzeko era
     Ortuari guztiak txikitu eta ipini orio txorrostada bategaz presino-lapikoan. Hegala zati bitan erdibitu, gatza egin eta ipini ortuari guztien ganean lapikoan eta ardao zuria bota ganetik. 20 minutuan euki lapikoa martxan. Gero atara, rustidera baten ipini eta laba berotara sartu (180º). Likido asko badauka, ez bota dana batera; siketu ahala joan botaten. Euki laban tostau arte, 45 minutuan gitxi gora-behera, okelearen arabera... eta on egin!
(Aikor! 29) 2004ko uztaila