65 Okela Xehetua Saltsan

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko abe. 29a, 02:00

Mari Tere Onaindia
Osagaiak (5 pertsonentzat)
    - Kilo erdi okela xehatu
    - Ogi mamina
    - Arrautza bat
    - Kinpula bat
    - Oliba orioa
    - Uruna
    - Gatza
    - Tomatea
    - Saldea edo ura
Prestatzeko era:
    Ogi zati bati azala kendu eta mamina esnetan bigunduten ipini. Bota okelatara arrautza bat batiduta, koilara kadabat urun, gatz apur bat eta ogi mamina ondo eskurriduta. Hau dana ondo nahastau eta urunegaz lagunduta emon xerra edo biribil forma. Ipini sartenean orioa eta prijidu. Saltsa egiteko, kinpula bat txikitu, okelea prijidu dogun orio berean. Hau ia gorrituta dagoenean bota koilarakada bat urun eta eragin danari ondo gorritu arte. Bota tomate txorrostada bat eta saldea edo ura eta gatza egin. Hau guztiau hamar minutuan euki irakiten su txikian. Pasau dana txinotik eta bota okelatara. Hau danau 5 minutuan irakiten euki... eta on egin!
(Aikor! 31) 2004ko urria

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).