64 Perretxiko eta ganbez betetako hostorea saltsa amerikarrarekin

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko abe. 29a, 01:25

Balgerri jatetxea (Zamudio)
Osagaiak (6 lagunentzat)
    - Hostore-xafla bat izoztuta
Betea egiteko:
    - 300 g. perretxiko
    - 300 g. ganba
    - litro 1 esne
    - 50 g. irina
    - Kipula erdia, olioa eta gatza
Saltsa egiteko:
    Porru bat, azenario bi, baratxuri atal bi kipula bat, tomate heldu bat, ganben buruak eta azalak, piperrautsa (geza), irina, koñaka, olioa eta gatza.

Prestatzeko era:
    Perretxikoak, ganbak eta kipula txikitu, eta oliotan potxatuko ditugu. Irina bota eta, desegiten denean, esnea botako diogu. Dena maneatu, eta irakingo dugu itsaspen egokia lortu arte. Sutatik kendu eta hozten utziko dugu.
    Saltsa egiteko osagai guztiak (porrua, azenarioak, kipula…) potxatu eta koñakarekin flanbeatuko ditugu. Ondoren, irina (50g.) eta piperrautsa (geza) gehituko ditugu. Ura bota, eta irakiten utziko dugu. Irakin ostean, saltsa irabiatu eta txinotik iraziko dugu.
    Beste alde batetik, hostore-xafla labera (200º) sartuko dugu 10 minututan.

Aurkezteko era:
    Hostore-xafla perretxiko eta ganbazko orez bete, eta plater batean jarriko dugu. Saltsa amerikarra gainetik botako diogu. Nahi izanez gero, arroza edota baratxuriak jar ditzakegu goarnizio moduan.
(Aikor! 30) 2004ko iraila

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).