63 Pistoa

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko abe. 29a, 01:15

Mari Tere Onaindia
Osagaiak (4 pertsonentzat)
    - kinpula bat
    - 4 piper berde
    - tomate bat
    - kalabazin bat
    - arrautza bat
    - oliba orioa
    - gatza
Prestatzeko era
    Kinpulea, piperra, tomatea eta kalabazina zuritu, danak txiki-txiki egin eta kazuela baten ipini. Bota 4 koilarakada orio eta bigundu daitela. Hau dana ondo bigunduta dagoenean, arrautza batidu eta nahastau dana. Gatza egin norbere gustura... eta on egin!
(Aikor! 30) 2004ko iraila