66 Gihar-biribilkia

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko abe. 29a, 02:05

Leke's jatetxea (Zamudio)
Osagaiak (4 lagunentzat)
    Kilo bat gihar (pieza osoa)
    Azenario handi bi
    Porru bat
    Kipula bi
    6 baratxuri atal
    Tomate heldu bi
    Oliba olioa
    Kopa bat koñak
    Edalontzi erdi bat ardo zuri
    Ura eta gatza
Prestatzeko era:
    Lapiko batera olio apur bat bota, eta su epeletan jarri. Barazkiak garbitu eta zatitu ondoren bota lapikora. Gihar-biribilkia gazitu, eta hiru minuturen ostean kazolan ipini. Barazkiei eragin eta giharrari buelta eman. 15 minutu pasa ondoren, dadotan eginiko tomateak gehitu.
    Dena gorrituta dagoenean, koñaka bota eta erre. Ardoa gaineratu eta urez estali. Lapikoari tapa jarri, eta lantzean behin eragin.
    Ura kontsumitzen denean, giharra atera eta hozten utzi. Barazkiak irabiagailuz pasatu, eta gatza egin; behar izanez gero, ur apur bat ere bota ahal zaio. Giharra xehatu eta zerbitzatu saltsarekin eta patata purearekin lagunduta.
(Aikor! 31) 2004ko urria

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).