62 Ganbez betetatako zapo solomoak saltsa berdean

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko abe. 29a, 01:05

Aramendi jatetxea (Zamudio)
Osagaiak (4 lagunentzat)
    - 8 zapo solomo
    - 8 ganba
    - Berakatz apur bat
    - Kipula apur bat
    - Piper berde apur bat
    - Perrexil apur bat
    - Arrain salda
    - 25 gramo irin
    - Olioa


Prestatzeko era
    Zapo solomoak xerratan ebaki, eta ganbez beteko ditugu. Gatza bota eta frijitu egingo ditugu.
    Beste alde batetik, saltsa berdea egiteko, berakatza, kipula eta piper berdea olioztatu, eta irina, perrexila eta arrain salda botako dizkiegu. Zapo solomoak gehitu eta su motelean irakiten utziko dugu 5 minutuan. On egin!
(Aikor! 29) 2004ko uztaila