67 Azelgak patata puregaz

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko abe. 30a, 00:00

Mari Tere Onaindia
Osagaiak (5 pertsonentzat)
     - Dozena bat azelga
     - 4 patata
     - Oliba olioa
     - Esnea
     - Gurina (mantekilea)
     - Gatza
Prestatzeko era
    Azelgari kendu trungutxak (penkak) eta lau zati egin, gero arrautz-urunetan pasetako; orriak txiki-txiki egin. Egosi dana presino-kazuelan 10 minututan, gatza egin eta egosi eta gero ondo eskurridu. Apartatu trungutxak eta arrautz-urunetan pasatu. Patatak egosi, kendu ur guztia, pasatu txinotik eta bota gurina (mantekilea), esne apur bat eta gatza, eta ondo nahastatu. Bandeja biribil baten ipini: purea erdian, inguruan txiki-txiki egin doguzan azelga-orriak eta ganean, trungutxak arrautz-urunetan pasatuta... eta on egin!
(Aikor! 32) 2004ko azaroa