68 Fideuá berakatz-aparrarekin

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko abe. 30a, 00:05

Gaminiz-Errieta jatetxea (Zamudio)
Osagaiak (4 lagunentzat)
     100 g fideo mehe
     800 g abakando
     200 g txibia
     4 birigarro
     (edo beste hegazti mota bat)
     100 g tipuleta samur
     100 g tomate
     100 g piper berdea
20 g berakatz
Piper txorizero bi
4 dl oliba olio
6 berakatz atal
50 g almendra
50 g ogi
Arrautza zuringo bi
Gatza, piperbeltza, perrexila eta estragoia
Prestatzeko era:
    Abakandoa ur gazitan gardostu hiru minutuan; hezurrak kendu, eta okela eta burua gorde. Birigarro-bularkiak gorde eta karkasak labekatu olio, ur, gatz eta piper apur batekin. 5 cl zuku atera.
    Txibia errektangelu handi bitan moztu, eta tailarinetan gero. Sobran gelditzen diren puntak gorde.
    Barazkiak txikitu eta abakandoarekin eta potarekin batera erregosi. Urez estali, gatza eta piperra bota eta irakin poliki-poliki, 700 cl. zuku lortu arte.
    Berakatz atalak gardostu ondoren (ura 3 aldiz aldatu), almendrarekin, ogiarekin, zuringoekin eta 2 dl oliorekin batera pasatu irabiagailutik. Nahastutakoa esnegaina igoarazteko sifoi batean gorde (bestela, zuringoak elur-punturaino jo, eta haiek erabil ditzakegu kremari aparra aterarazteko).
    Zartagin batean fideoak gorritu olio apur batekin (5 cl) eta salda beroaz estali. Su bizitan irakin 8 minutuan, eta abakandoaren haginak, tailarinetan moztutako txibia eta birigarro-izterrak gehitu. Labea aldez aurretik berotu eta bertan 180 gradutan sartu 3 minutuan. Abakandoaren buztan-zatiak, txibia eta birigarro-bularkiak erregosi. Osagai guztiak eta koilarakada bat berakatz-apar bota fideoei. Birigarro erreko zukua eta belar fresko txikituak gehitu.
(Aikor! 32) 2004ko azaroa

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).