69 Kanape tropikala

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko abe. 30a, 00:30

Gaminiz-Errieta jatetxea (Zamudio)
Osagaiak
    – Lau koilarakada igurtzeko gazta natural
    – Sagar bat
    – Koilarakada bi maionesa
    – Limoi
    – Anana-xerra bi
    – Moldeko ogia (azalik gabe)
Prestatzeko era
    Sagarra zuritu, limoiarekin igurtzi eta birrindu. Nahastu gazta eta maionesarekin, eta utzi hozkailuan ordu betean. Moldeko ogian zabaldu, lau zatitan moztu, eta apaindu anana zati batekin.
(Aikor! 33) 2004ko abendua

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).