72 Gabonetako Postrea

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko urt. 2a, 00:20

Gaminiz-Errieta jatetxea (Zamudio)
Osagaiak:
     –Bizkotxo bat
     –Esne kondentsatu-pote bat
     –Litro bat ardo gorri
     –Bost koilarakada azukre
     –Kanela adar bat
     –8 piku siku
     –8 mertxika sikatu
     –4 sagar
     –100 g. mahaspasa
     –Ura
Prestatzeko era:
    Eltze laster batera ur apur bat bota, esne kondentsatu-potea zapiz bildu eta arri eltze barruan. Estali eta utzi egosten 45 minutuan su ertainetan. Konpota egiteko: Bota ardoa kazola batera, gehitu kanela adarra, pikuak eta mertxika sikatuak (aldez aurretik 24 orduan eduki behar dira uretan), eta utzi irakiten 30 minutuan su epeletan. Mahaspasak eta sagarrak (lau zatitan moztuta) gehitu, eta 15 minutuan dena egosi oso su apaletan. Bizkotxoa xerratan moztu, eta jarri bi plater bakoitzean. Esnezko gozokiarekin hariak marraztu eta konpota apur batekin lagundu. Mendaren hosto batzuk erabili apaintzeko.
(Aikor! 33) 2004ko abendua

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).