71 Bisigua limoi saltsan

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko urt. 2a, 00:15

Gaminiz-Errieta jatetxea (Zamudio)
Osagaiak
     – Kilo bat eta erdiko bisigu bat.
     Garbi eta hezurrik gabe
     – Limoi bi
     – 100 g gurina
     – Piperbeltz zuri
     – Gatza
Prestatzeko era
     Gurina, gatza apur bat eta piperbeltz zuria nahastu krema-itxura lortu arte. Arrainaren barruko aldea nahasketarekin igurtzi eta limoi-xerrak ere ipini. Limoi-xerra gehiagoz estali, bota gatza eta aluminio-paperaz bildu. Sartu labera eta erre 20 minutuan alde bakoitzetik. Zerbitzatu aurretik utzi 5 minutuan jalkitzen. Ontzi batean ipini eta apaindu limoi-xerrekin.
(Aikor! 33) 2004ko abendua