73 Pernil kroketak

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko eka. 29a, 00:00

Mari Tere Onaindia
Osagaiak:
    - Litro bat esne
    - 6 koilarakada urun
    - 100 gramo mantekilla
    - Arrautza 2
    - 150 gramo pernil
    - Gatza
Prestatzeko era

    Lapiko baten mantekilla urtu. Ostean, uruna bota eta eragin piti bat, surtatik albora eginda, ondo nahastau arte. Gero esnea pitika-pitika bota eta eragin geratu barik irakin arte. Bota pernila eta arrautza egosia txikituta. Probau eta, gatzik behar badau, egin. Euki surtan 10 bat minutuan irakiten eta geratu barik eragiten. Atara bandeja batera eta itxi ondo hotzituten. Ostean, eskuak urunetan sartu, bolatxoak egin, arrautzatan eta ogi birrindutan pasau eta prijidu. Pernil eta arrautzagaz ez ezik, beste osagai batzuekaz be egin daiteke, berbarako: makailo, okela egosi, espinaka… On egin!
(Aikor! 34) 2005eko urtarrila

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).