74 Berenjenak Mediterraneo erara

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko uzt. 1a, 00:00

Zerurena jatetxea (Sondika)
Osagaiak:
     - 4 berenjena
     - 3 berakatz ale
     - Piper gorri bat
     - Tomate bi
     - Albahaka osto batzuk
     - Oliba baltzak (50 gr)
     - Alkaparra goilarakada bat
     - Almendren ahutsa goilarakada bi
     - Oliba olioa
     - Gatza



Zelan egin:

     Berenjenak zatitu zentimetro bateko xerretan eta itsas-gatza bota. eta ordu erdi batez koladore baten gainean itxi. Gero ondo lehortu eta frijidu olio bero–beroan.

     Berakatzak zuritu eta zatitu, piperra zatitu, tomatei be azala kendu eta txiki-txiki zatitu. Berakatzak eta piperrak salteatu eta gero gehitu tomateak, albahaka ostoak txikituta eta gatz apurtxu bat bota. Euki egosten 15 minutuz eta azkenik alkaparrak, olibak eta almendrak bota eta bost minutu gehiago euki sutan; gero sutatik aldendu eta erreposatzen itxi.

     Platerran ipinteko berenjena artean salteadua tartekatu eta olio apur bat bota ganetik.
(Aikor! 35) 2005eko otsaila

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).