75 Arroz-esnea

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko uzt. 1a, 02:00

Mari Tere Onaindia
Osagaiak:
     – Litro bat esne
     – Arroza (kikara txiki bete)
     – Ura (kikara txiki bete)
     – Azukerea (5 koilarakada)
     – Kanela zotza
Prestatzeko era:
     Lapiko baten ura eta arroza egosten ipini; eragin arroza guztiz sikatu arte. Aldi berean, esnea kaneleagaz irikiten ipini. Irikin eta gero arrozari astiro-astiro bota, eragiten dogun bitartean. Su txikian irikiten euki 45 minutuan gitxienez, azkenerantza azukerea bota... Eta on egin!

(Aikor! 35) 2005eko martxoa