76 Arroz eta almendrazko tarta

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko uzt. 1a, 03:00

San Isidro jatetxea (Derio)


Osagaiak:
    – 150 g arroz
     – 150 g azukre
     – 60 g gurin
     – 60 g almendra eho
     – 4 arrautza
     – l esne
     – Gatz apur bat
     – Bainila-adar
     – Moldea igurzteko gurina
Prestatzeko era:

     Garbitu arroza ur hotzetan eta xukatu. Irakin 5 minutuan, bota ura eta xukatu berriro. Jarri esnea, gatza eta bainila irakiten; bor-bor egin ondoren, bota arroza. Utzi su motelean egosten 30 minutuan. Epeltzen denean, atera bainila eta gehitu azukrea, arrautzak, almendra eta gurin urtua. Igurtzi moldea gurinez eta bota bertara orea. Sartu labera eta egosi ordu eta laurdenean.


(Aikor! 35) 2005eko otsaila

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).