77 Ogi zopea garbantzu eta okela saldeagaz

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko uzt. 1a, 05:00

Mari Tere Onaindia
Prestatzeko era:
     Egosi garbantzuak, zankarroia, porrua eta zanahoria saldea egiteko. Hau eginda dagoenean, pasau pasadoretik eta bota saldatara ogi kixkorra (laban errea) txikituta eta 90 minutuan egosten euki. Gero, arrautza, zanahoria eta zankarroi zati bat txiki-txiki eginda bota. Hau dana 15 minutuan egosten euki... eta on egin!
Osagaiak:

Saldea egiteko:
     – Garbantzuak
     – Zankarroia
     – Zanahoria
     – Porrua
     – Gatza

Zopea egiteko:
     – Ogia laban erreta
     – Arrautza egosi bat
              

(Aikor! 36) 2005eko martxoa