Osagaiak (lagun birentzat):     – Letxuga     – Tomate eder bat     – Piper gorri bat     – Aguakate     – 100 gr. izokin     – Gatza     – Oliba-olioa     – Modenako ozpina         | Prestatzeko era:     Garbitu letxuga eta moztu letxuga tira finetan. Tomatea eta piper gorria zuritu eta dadotan ebaki, eta aguakatea xerratu (ilargi erdi forman). Aurkezpena:     Hartu plater bi eta imajinatu platera lautan banatuko dugula. Laurden batean tomatea eta piper gorria jarriko ditugu nahastuta. Geratzen diren 3/4etan ohea egingo dugu letxugarekin. Horrela, beste laurden batean aguakate xerrak jarriko ditugu letxuga gainean. Hurrengo laurdenean izokin xerra. Azkena bere horretan utziko dugu. Osagai guztiak bere tokian kokatuta, gatza botako dugu. Ondoren, aparteko saltsa ontzi txiki batean oliba-olioa eta Modenako ozpina jarriko ditugu. |