80 Txibia -eta abakando- fideua

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2009ko uzt. 1a, 08:00

Gaminiz jatetxea (Zamudio)
Osagaiak (lau lagunentzat):
    – 100 g fideo fin
     – 800 g abakando
     – 200 g txibia
     – 100 g tipuleta samur
     – 100 g tomate
     – 100 g piper berde
     – 20 g baratxuri
     – Piper txorizero bi
     – 4 dl oliba-olio birjina estra

     – 6 berakatz atal
     – 50 g almendra
     – 50 g ogi
     – Arrautza zuringo bi
     – Gatza
     – Piperbeltza
     – Perrexila
     – Estragoia
Prestatzeko era:
     Gardostu abakandoa ur gazitan 3 minutuan, kendu hezurrak eta gorde okela eta burua. Moztu txibia errektangelu handi bitan eta egin tailarinak. Gorde sobratzen diren zatiak.
     Barazkiak zatitu, oliotan erregosi abakando eta txibiaren hondakinekin batera eta urez estali. Gatza eta piperra bota eta astiro-astiro utzi irakiten harik eta 700 cl salda lortu arte.
     Gardostu 6 berakatz atalak, ura hiru aldiz aldatuz, eta egin pomada antzeko bat irabiagailuan berakatz, almendra, ogi, arrautza zuringo eta 2 dl olioarekin.
     Zartaginera olio apur bat bota (5 cl) eta gorritu fideoak. Estali salda beroaz eta irakin su bizian 8 minutuan.
    Abakandoaren haginak eta tailarinen erdia gehitu. Labera sartu 180 gradutan 3 minutuan (aldez aurretik berotu labea).
    Erregosi abakandoaren zatiak eta txibia-tailarinak, bota fideoetara eta gehitu koilaradaka bat berakatz-pomada. Belar freskoak txikitu eta hautseztatu.
(Aikor! 37) 2005eko apirila

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).