Prestatzeko era:     Alkatxofak garbitu eta kirtena, puntea eta orri gogorrak kendu (kirtenari azala kendu eta barruko partea alkatxofakaz egosi). Limoia erdibitu, igurtzi alkatxofak banan-banan eta bota uretara palangana baten. Ipini presinozko lapikoan ura gatzagaz eta irikiten hasten danean bota alkatxofak; euki egosten bost bat minutuan. Kazuela baten ipini orioa; kinpulea eta berakatza txikitu, eta hau gorritzen danean bota urune, pernile txikituta eta tomatea. Alkatxofak kazuela honetara pasau eta egosteko erabili dogun 4 edo 5 koilarakada ur bota. Kazuelea tapau, irikiten euki 5 minutuan su txikian... eta on egin! | Osagaiak 4 lagunentzat:     – Kilo bat alkatxofa     – 75 gr pernil     – Kinpulaz bat     – Berakatz atal bi     – Tomate koilarakada bi     – Koilara txiki bete urun     – Limoi bat     – Gatza     – Oliba orioa |